Eta ideia hunekin, Garazi lurraldeko partaide desberdinak juntatu dira Squ’art antolatzeko urriaren 7an, astezken huntan, Donibane Garaziko skate parkean. Arratsalde guzian atelier desberdinak proposatuko dira.
Urte guziez bezala garai huntan, osagarri mentalaren egunak antolatzen dira, hauen helburu orokorra delarik herritarrak osasun mentaleko gaier buruz sentsibilizatzea, arta edo prebentzio mota ezberdiner buruzko informazioa emaitea, lekuko laguntza eta baliabideak ezagutaraztea
Aurten praktika artistiko eta kulturalek (musika, antzerkia, dantza, marrazketa, idazketa, artesaugintzan etab.) ongizatean eta nahasmendu psikikoen prebentzioan dituzten alde baikorrak aitzinean ezarri nahi dira.
Eta ideia hunekin, Garaziko lurraldeko partaide desberdinak juntatu dira Squ’art arratsaldea antolatzeko astezken huntan, 2etarik 5ak arte, GEM egiturako Maider Goikoetxeak dion bezala « arte desberinak ez dira medikuntzako arta batzu, bainan zoin anak diren hobeki senditzeko »
Astezken arratsaldean argazki atelierra proposatuko da, buztingintza zeramika, poesia atelierra, kroxeta….. Deneri idekiak dira, arratsaldeko askaria eskainia