Euskal Herriko sinesmenek betidanik leku handia hartu dute gure ingurugiroan. Ezaugarriak denetan balin badira, mitologia ainitz aipatzen bada ere, bada ez jakintasun handia. Hortarako egiten da ekainaren 2ko mintzaldi-bisita gidatua, Urepelen 7tan.
Paganismoa baino mitologia aipatzen ahal da, osoki gure egiteko maneretan eta ohituren barne dena. Bainan denborarekin, folklorizazio handia izan da. Etsenplu argi bat : lauburua, gaur egun edozein maneretan baliatzen dena.
Euskal Herriko mitologia eta sinesmen ezaugarriez inguratuak gira : euskal arkitekturan, elizetan, hil harrietan, ikurretan, sinesmenetan adibidez gauez ez dela harpe batean egon behar edo agorrilaren 15ez itsasoan edo erreketan ez mainatu behar; Euskal Herriko pesta ainitzetan ere, hala nola ihauteri, olentzero, Santa Ageda….
Hauek denak aipatuko ditu Lauburu elkarteko Joritz Larrazak ekainaren 2an, astiriko 7tan Urepele Amerikanoinian irudi eta etsenplu konkretu bidez. Eta Urepeleko eliza eta hil harrirat ere eramanen ditu mintzaldiko parte hartzaileak.