Donapaleuko hondarkintegia kanpaina bat eramaiten ari da landare inbasibo horri aurre egiteko. Horrez gain, sail berriak ideki berri dituzte, geroz eta gutxiago lurperatzeko helburuarekin.
Donapaleuko hondarkintegiak sail berriak sortu ditu, geroz eta gutxiago lurperatzeko helburuarekin. Besteak beste, orain edukiontzi bereziak izanen dira, kirol eta aisialdi puskendako, baita jokoak, xintxuketa eta baratzeko tresnak, edo eraikuntzako hondarkinendako ere. Sailkatu eta, tokiko partaideek zirkuituan berriz ezarriko eta birziklatuko dituzte.
Horrez gain, sailkatzeko molde berria baliatuko dute oraindik goiti, materialaren arabera. Adibide gisa, muble guziak ez dira ber edukiontzian izanen haien lehengaiaren arabera, edukiontzi bat izanen baita zurarendako, edo beste bat metalarendako.
Paraleloki, kanpaina bat burutzen ari da, Pampako belarraren aurka. Debekatua den landare inbasibo hori lanjerosa da lekuko ekosistemarendako. Alde batetik, biziki fite hedatzen da, hunkituz edo haizearekin batera, eta beste landareen lekua hartzen du. Landare horiek moztu behar dira, zaku zerratu batean ezarri eta lurperatzen duten edukiontzian ezarri. Xehetasun garrantzitsuak dira usu hedapena segitzen baita, jende frangok hondarkin berdeekin ezartzen dituztelako, edo zakurik gabe.