Pantzo Hirigarai Baigorriarraren ‘Hamar laminak’ liburua plazaratu berri du Maiatz argitaletxeak

Eta hunen aurkezpena eginen du idazleak Ziburuko liburu azokan, larunbat huntan, ekainaren 6an.

Pantzo Hirigarai Baigorriarraren ‘Hamar laminak’ liburua plazaratu berri du Maiatz argitaletxeak
Pantzo Hirigarai Baigorriko idazlea. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/06/04 11:07

Eleberri hunen idazteko, Pantzo Hirigarai abiatu da aspaldi idatzi zuen antzerki batetarik, ‘Hamar laminak’ antzerkitik, Xirrixti Mirrixti antzerki taldeak eman zuena duela 30bat urte. Eta eleberri gisa egokitu du ‘Hamar laminak’ liburuan.


Liburuak Ixtorio iluna kondatzen du, erahilketa eta inkesta batekin. 2043 urtean gertatzen da. Hamar euskaldun gelditzen dira Ipar Euskal Herrian, eta hamar horiek dira euskal kultur saileko azken ordezkoak (azken kantaria, azken musikaria, azken pilotaria, muslaria, bertsularia, idazlea......). Iratiko etxola batean biltzen dira ikusteko euskaltasunetik zer salba daitekeen. Bainan bat bestearen ondotik erahilak dira. Negu minean, elurrez inguratik, arrunt isolatuak, argi da heietariko bat dela hiltzailea. Bainan nor ote? eta zendako?

 

Jakin min handiz josia den eleberria da ‘Hamar laminak’ liburua. Liburu dendetan aurkitzen ahal duzue; edo larunbat huntan Ziburuko liburu azokan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu