Etiketarik gabeko zerrenda izanen da 33 urteko zuzenbide publikoan doktorearena. Haien parean, Xavier Lacoste auzapezaren lehen axuanta den Xalbat Goityk gehiengoaren zerrendaren segida hartuko du.
Irisarrin oposizioko zerrenda bat ofizialki aurkezten da herriko bozen kari. Pauline Guellek eramanen du “Herri egin dezagun” etiketarik gabeko zerrenda. Hamasei axuant izanen lirateke guttienez, zortzi gizon eta zortzi emazte. Pauline Guellek 33 urte ditu eta zuzenbide publikoan doktorea da.
Bestalde Irisarrin, hiru mandaturen ondotik, Xavier Lacoste auzapezak kargua utziko du. Bere lehen axuanta Xalbat Goityk zerrendaren segida hartuko du, 40 urterekin. Segida bai, baina ekipa berriztatu batekin, listaren %70 freskatu baitute.
Hori dela eta, 870 herritarreko Baxe Nafarroako herrian lehia izanen da martxoan.