Euskal pilota, euskara eta kultura uztartuko dira maiatzaren 16ko topaketan, Atharri ezker paretan.
Pilotasoro 2 proiektua Itsasura helduko da maiatzaren 16 huntan, Atharri ezker paretan antolatua den topaketarekin. Asteasun abiatu ondotik eta Atarrabiara joan aitzin, hiru herrietako pilotariak elkartuko dira 10.00etatik goiti, kirola eta kultur trukaketa uztartzeko.
Euroeskualdeak diruz lagundutako egitasmoaren xedea euskal pilota, euskara eta herrien arteko harremanak sustatzea da. Topaketa Labrit Ondarea, EHPK eta Ikas Pilota erakundeek antolatzen dute, Asteasu, Atarrabia eta Itsasuko herriko etxeen laguntzarekin.
Pilota partidez gain, beste animazio batzuk izanen dira. Mizel Mateo bertsolaria hor izanen da, Xibalet txarangak giroa alaituko du, eta “Eskutik” kooperatibak pilota eta pilota tresnen inguruko erakusketa eskainiko du.
Maiatzaren 2an abiatu zen topaketa zikloak Atarrabian izanen du azken geldialdia. Itsasuko hitzordua 10.00etan hasiko da eta 14.00ak inguru bururatzeko.