Irailaren 19an, ostiralarekin, 19:00etan, Donapaleuko Bideak gunean “Prentsa askatasuna, zaindu beharreko ondarea” gaiaren inguruan konferentzia bat izanen da. Sartzea libro eta orori irekia.
“Prentsa askatasuna, zaindu beharreko ondarea” gaiaren inguruan konferentzia bat antolatu du Euskal Herriko Prentsaren Klubak. Kazetarien klub hau berriz biltzen hasi da azken urteetan, eta Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko kazetariak elkartzen ditu, kazetaritzari eta komunikazioari buruz gogoetatzeko. Oraingoan, konferentzia-eztabaida baten bidez landuko dute prentsaren askatasunaren gaia irailaren 19an 19:00etan Donapaleuko Bideak gunean.
Gaualdia elkarteko kideek animatuko dute, eta hiru gonbidatu izanen dira:
Odile Faure, Ici Pays Basque hedabideko editorea.
Jean-François Julliard, Le Canard Enchaîné astekariko erredakzioko zuzendaria.
Pierre-André Truttmann, Baionako abokatua eta prentsa zuzenbidean aditua.
Ekitaldi hau aukera paregabea da komunikabideen egoeraz eta prentsaren funtsezko rolez gogoeta partekatuan aritzeko.