Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Regis Pocheluren obrak ikusgai Donapaleuko Bideaken

Regis Pochelu Hazparneko zizelkariaren erakusketa urriaren 2an estreinatuko da Donapaleuko Bideaken. Erakusketaren karietara, artistak Donapaleuko kolegioko ikasleekin ere lan egin du, eta haien gogoetatik abiatuz obra bat sortu dute elgarrekin.

Regis Pocheluren obrak ikusgai Donapaleuko Bideaken
Regis Pochelu zizelkalaria. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/30 16:19

Orotara 22 obra ekarri ditu Oilarburu enpresaren laguntzarekin. Erakusketan kolegioko ikasleekin egin lana ere ikusgai izanen da.

Ikasleekin sortutako obra

Zizelkalariak 12 oren iragan ditu Donapaleuko kolegioko gazteekin, obraren inguruko gogoeta eta marrazkiaren prestatzeko. Lehen urratsean, ikasleei Bideak gunea hitz bakar batez definitzea proposatu zaie. Proposamen guziak bildu ondotik, «baratzea» izan da denak ados jarri dituen hitza. Bigarren urratsean, baratzea hitzari marrazki bat lotzea eskatu zaie. Hortik sortu da lore baten irudia. Lore hori baratzeko harri batean zizelkatu dute. Alabaina, elkarlana ez da obra bakar horretan gelditu: Pocheluk lau elementu gehiago zizelkatu ditu Bideak guneko beste xoko batzuetan.

Erakusketa bi hilabetez egonen da zabalik. Bisita gidatuak ere antolatuko dira, artistarekin eta Itxaro Bordarekin.

Interesgarri izanen zaizu