Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Garazi-Baigorriko Frantsesenia laborantxa lizeoan sartze ona, ikasle gehiago eta CAP sail berri bat

Garazi-Baigorriko Frantsesenia laborantxa lizeoak ikasturte berria ontsa abiatzen da, azken urteetako sartze onenetarikoarekin. Aurten, bigarrenean 50 ikasle berri sartu dira, azken urteetan ikusi ez den kopuru handiena. Orotara, 150 ikasle kondatzen

Garazi-Baigorriko Frantsesenia laborantxa lizeoan sartze ona, ikasle gehiago eta CAP sail berri bat
Iban Erguy laborantxa eskolako zuzendaria. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/09 09:15

Laborantxa sailarendako izen ematea emendatu da: 24 ikasle berri sartu dira aurten, eta horietatik gehienek instalazio proiektu bat dute buruan ikasketen ondotik.

"Zapat" izenaz ezagutzen den osasun eta zerbitzu sailak ere arrakasta badu. Sail hau izan zen COVID-19aren ondorioz gehien sufritu zuenetakoa, baina orain bere bidea berreskuratzen ari da. Bestalde, Harrera saila da pixka bat gibel egoten. Ikusten denez, sail hau ez da behar bezala ezagutua, eta horrek eragina du.

Aurten berrikuntza bat, CAP AEPE saila ireki da joan den agorrilean. Haurtzaroko heziketari lotutako CAP formakuntza aprendizgoan egin daitekeena. Sail berri honetan oraindik izena eman daitezke. Iban Erguy Frantsesenia lizeoko zuzendariarekin xehetasunak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu