Bithiriña (Baxe Nafarroa)

Lanean segurtasun eta osasunaren eguna kari, 50 bat pertsona bildu dira barda Bitiriñako herrian

Lab, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek deitu elgarretaratzea zen apirilaren 28an. Orroit herri huntan joan den martxo ondarrean, langile bat zendu zela bere lanean.

Lanean segurtasun eta osasunaren eguna kari, 50 bat pertsona bildu dira barda Bitiriñako herrian
Lan istripuen salatzeko Bitiriñako elgarretaratzea - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/04/29 11:46

Langile hau berrogoi ta hamar bat urteko gizona zen, fibra instalazio xantier batean bakarrik zelarik, hilik atxeman zuen herritar batek.

Bardako elgarretaratzean heriotz hunen bainan ere lan-istripu guzien salaketa egin da, denentzat lan baldintza duinak aldarrikatuz.

Juntaturik elgarretaratzean ziren bi lekuko, Alexandra eta Jean Marie

Interesgarri izanen zaizu