Idortea eta berote handiak pairatu ondoan Baztango nekazariak ez dira lotsatu beren aziendak erakusteko larrazken huntako ferian. 500 bat buru izanen da, behi, ardi, behor eta zerriak eta hauen karrikaratzea ikusgarria da
Elizondoko urriko feriak urriaren 30ean eta 31n ortzirale eta ebiakoitzean ospatuko dira. Baztango eta auzo ibarreko ohidurazko hitzordu garrantzitsu eta jendetsuenetako bat da. Lehen egunean kabala eta laborantxako tresneria erakustaldiak egiten dira.
Ekonomikoki, Elizondoko herriak duen hitzordu nagusietariko bat da eta horrez gain mendiaren bi aldeetako jendearen elkarretaratze garrantzitsuena dela dio Elizondoko udaletxeko kontseilaria eta auzapez egona den Aitor Basterrikak Bigarren egunean herriko karriketan zehar ehunka postu jartzen dira, eskulan, jauntzi eta tokiko ekoizpen saltzaileekin.