Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Sonü baratxuri ikusgarria Donapaleun azaroaren 29an

20 bat xiberotar dantzari eta musikari bilduko dira azaroaren 29an Donapaleuko Saint-Louis kultur gelan, Sonü baratxuri ikusgarria eskaintzeko.

Sonü baratxuri ikusgarria Donapaleun azaroaren 29an
Sonü baratxuri. BERRITZA
Artzen Letona
2026/11/26 14:29

Berritzak sortu Sonü baratxuri ikusgarriak 20 bat xiberotar dantzari eta musikari bilduko ditu azaroaren 29an, igandearekin, Donapaleun. Saint-Louis kultur gelan bi aldiz taularatuko dute ikusgarria: lehenik 16:00etan, eta ondotik 18:00etan.

Proiektuaren hastapenean, Berritzak musika talde bat sortu zuen, belaunaldi desberdinetako musikariak elkartuz. Azken bi urte hauetan, aldiz, Pier Paul Berzaitzentzat dantzan aritu den taldea ere proiektuan sartu dute, musika eta dantza uztartzeko.

Ikusgarriak ikusleak bidaia batera eramanen ditu, Ipar Europako urrats eta dantzak ekarriz. Musikari eta dantzarien arteko elkarlanetik sortutako ikusgarria izanen da, belaunaldi desberdinak agertoki berean bilduz.

Interesgarri izanen zaizu