Hirugarren aldikotz bildu dira Donapaleuko hautetsiak Arno Aizager auzapez izendatua izan denez geroztik. Besteak beste aitzinatu dute VVF ohiko eremuaren geroari dagokiolarik eta Azterketak Euskaraz mobilizazioaren aldeko mozioa bozkatu dute.
Lehenik hautetsiek aitzineko bilkurako bilduma bozkatu dute, eta jalgi da eztabaida hiriko arrisku-planaz.
Ondotik, VVF eremu ohiaz puntua egin dute, bozkatu baitute lurraren saltzea SOS village d'enfants proiektu sozialari, euro sinbolikoaren truke. Alta, zehaztu dute proiektu soziala desagertuko balitz, lur hori berreskuratuko lukeela herriko etxeak.
Seaskako lizeo berriaren proiektua ere aitzina doa, beha dira legalki nola aitzinatu behar diren aholkuen.
Zalditegiaren arra-hartzaileak zalu hautatuko dituztela ere erran dauku Arño Aizager auzapezak.
Bestalde, IV lizentzia alokatzen ezartzea deliberatu du herriko etxeak.
Ere, ahantzia izan zen karrika bati izena ofizialki eman diote.
Airetik gelako aparkalekuari dagokiolarik, ekitaldi motordunen kasurako, zeinetan hartuko bailukete aparkalekuaren zati handi bat, eguneko 100 euro galdeginen dituzte.
Azterketak Euskaraz gaiari dagokiolarik, garaiotan dauden mobilizazioak aipatu dituzte eta aho batez bozkatu dute mozioa, eta hautetsi bakoitzak izenpetuko du mozioa, hala, kolektiboari sustengua adieraziko dio Donapaleuko herriko etxeak.
HIrigune Elkargoan Donapaleuko ordezkariak zeintzuk izanen diren deliberatu dute: Arño Etxepareborde, Amikuzeko bozeramaileetako bat izanen da, Eric Narbaitz eta Anne Marie Bruthérekin, Etxepareborde izanen da ere CIAS kontseiluan. Maddi Dagerre irisgarritasunaren sindikatuko ordezkaria izanen da, eta, azkenik, Arño Aizager mugikortasunaren sindikatuan.
Bukatzeko, data batzuk atxiki behar dira gogoan:
Ekainaren 7an suhiltzaileen kongresua.
Ekainaren 20an, musikaren besta.
Uztailaren 24tik 28a arte: Donapaleuko bestak, mugitu behar izan dute Baionako bestekin batean ez gertatzeko.