Natacha Chetcuti-Osorovitz zoziologoa da, ikerlaria Pariseko unibertsitateko sozial aldaketen laborategian. Monique Wittig-en obra ikertua du, eta honi buruz liburu bat ere plazaratua Sara Garbagnoli zoziologoarekin.
“La Pensée straight”, Monique Wittig filosofo eta feminista frantsesak 1992an idatzi zuen liburua da. Straight edo pentsamendu heterosexuala. Wittig-ek hola deitzen dako gure gizartean nagusi den ideologia bati, zoinetan emazteen eta gizonen arteko berexketa naturala egiten den. Wittig-ek salatzen du sistema hau, ez dela naturala baizik eta politikoa dela, emazteen zapalkuntza justifikatzeko balio duena. Emazteak klase zapaldu gisa ikusten ditu.
Zapalkuntza hori sail desberdinetan agertzen dela dio ; adibidez hizkuntzak ere zapalkuntza hortan azkarki parte hartzen duela dio.
Wittig-en iduriko aterabidea da pentsatzeko eta hitz egiteko molde berrien sortzea. Pentsamendu heterosexualetik ateratzea erran nahi luke bere kategoria binarioak (gizon/emazte edo femenino/maskulino....) baztertzea, generoak eta arrazak naturalak direla sinesteari uztea.
Monique Wittig-en pentsamenduaz eta izaiten ahal diren aterabideetaz mintzaldia eskinaiko du Natacha Chetcuti Osorovitz soziologoak gaur arratsean 7’30tan Larzabale Ezpeletenia ostatuan.
(soinua juntaturik, Natacha Chetcuti-rekin egin elgarrizketa frantsesez)