2015ean sortu zen kooperatiba, Hergarai Bizi elkartearen gogoeta batzuen ondotik, oihangintzan eta egur lanetan hartzeko. Joan den aste hondarrean hartu zuten erabakia: hamaika urteko biziaren ondotik, Sugaraik ixtantean geldituko du bere ibilbidea.
Sugarai kooperatibak bere aktibitatea geldituko du. Joan den ostiralean ofizializatu zuten berria: errentagarritasun eskasagatik kooperatifa zerratuko da.
2015ean sortu zen ofizialki Hergarai Bizi elkartearen gogoeta baten ondotik. Ideia zen oihangintzan eta oihan ustiatzean hartzea Hergaraiko ibarrean. Hastapen batean su egurra eta egur xehakatua saltzen zituzten, baina iaz utzi zuten su egurraren salmenta, zailtasun ekonomikoengatik. Aldi honetan azken ekoizpenaren gelditzea ere erabaki dute.
Eramaileek erran daukute nahi izan zutela kooperatiba gelditu, berantegi izan baino lehen eta dirua galdu baino lehen. Peio Harlouchet kooperatibako ko-kudeatzaileak eman dauzkigu xehetasunak.