Baigorri (Baxe Nafarroa)

Sute batek kalte handiak eragin ditu Baigorriko jendarmerian

Sute bat piztu da ostegun goizean Baigorriko jendarmeriaren harrera eta administrazio eraikinean.

Sute batek kalte handiak eragin ditu Baigorriko jendarmerian
Sute batek kalte handiak eragin ditu Baigorriko jendarmerian ostegun goizean.
Irulegiko Irratia
2026/07/17 08:15

Sute bat piztu da ostegun goizean Baigorriko jendarmeriaren harrera eta administrazio eraikinean.

Suhiltzaileak goizeko 07:30 irian deituak izan dira. Suhiltzaileen arabera, sutea transmisio gelako arazo elektriko batek eragin omen du.

Suhiltzaileek sua berehala kontrolatu eta itzali dute. Ez da zauriturik izan, baina eraikinaren barnean kalteak handiak dira.

Baigorri, Donibane Garazi eta Iholdiko suhiltzaile-etxeetako baliabideek parte hartu dute.

Interesgarri izanen zaizu