Badu 28 urte Telerama aldizkariak festibal hau proposatzen duela zinema gela desberdinetan. Baina Donibane Garazin, lehen aldikoz eginen da.
TELERAMA film festibala aste batez iraganen da Donibane Garaziko Vauban zinema gelan. Badu 28 urte Télérama aldizkariak ekitaldi hau antolatzen duela Frantziako hainbat zinema gelatan. Aurten lehen aldikoz, Donibane Garazin eginen da.
Télérama aldizkariko irakurleek 2025eko 16 film hoberenen hautaketa egin dute. Horietatik 6 film ikusteko parada izanen da Donibaneko Vauban zinema gelan. Aste huntako Télérama aldizkaria erosiz, barnean moztu daitekeen txartel bat atzemanen duzue; txartel horri esker, 4 eurotan, bi pertsonendako sartzea eskuratzen ahal da.
Proiekzioak astezken huntatik goiti, urtarrilaren 27a arte, eginen dira. Hona egitaraua:
Urtarrilaren 21ean, 15:30etan, eta 22an, 20:30etan: L’inconnu de la Grande Arche
Urtarrilaren 21ean, 20:30etan, eta 26an, 17:00etan: Une bataille après l’autre
Urtarrilaren 22an, 18:00etan, eta 25ean, 20:30ean: Je suis toujours là
Urtarrilaren 23an, 18:00etan, eta 26an, 20:30etan: Sirat
Urtarrilaren 23an, 21:00etan, eta 27an, 14:30etan: Black Dog
Horrez gain, urtarrilaren 24an, Urchin filmaren aitzin-estreinaldia eskainiko da. Filma ofizialki otsail erditsuan estreinatuko da zinema geletan, eta Cannesko festibalean aipamen handia ukana du.