Irisarri (Baxe Nafarroa)

Thomas Angelvy eta Wally Dia Irisarrin, "Irriz ari" festibalean

Showlidarité elkarteak umorea eta elkartasuna uztartzen dituen “Irriz ari” festibala antolatu du aurten ere Irisarrin. Aurtengo edizioan bi umorista ezagun gonbidatu dituzte: urriaren 10ean ostiralez Thomas Angelvy, biharamunean Wally Dia.

Thomas Angelvy eta Wally Dia Irisarrin, "Irriz ari" festibalean
Showlidarité elkarteko Xabi Lopepe. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/10/08 10:58

Showlidarité elkarteak umorea eta elkartasuna uztartzen dituen “Irriz ari” festibala antolatu du aurten ere Irisarrin. Aurtengo edizioan bi umorista ezagun gonbidatu dituzte: urriaren 10ean ostiralez Thomas Angelvy, biharamunean Wally Dia.

Ekitaldiaren helburua dibertsioa eskaintzea bada ere, bildutako etekinen parte bat bi elkarteri laguntzeko erabiliko da. Aurten, lagunduko diren elkarteak dira:

  • “Tous avec Agosti”: Baionako ospitale ondoan etxe bat eraiki nahi dute, haurrak ospitalean diren bitartean familien arterpetzeko

  • “Olagarroa”: Ahalmen urritasuna duten pertsonentzat tailer bereziak antolatzen dituen elkartea da.

Gaualdi bakoitzean 1.500 jende inguru bildu ohi dira, eta iaz, 20.000 euro banatu ziren laguntzen gisa bi elkarteren artean. Antolatzaileek jakinarazi dute ostiral eta larunbateko sartzeak agortuak direla. Hala ere, talo edo trago bat hartu nahi dutenentzat Irisarriko kirol gelako ateak zabalik egonen dira.

Interesgarri izanen zaizu