Tortura orainaldian eta gorputzean itxuratu nahi izan du Itziar Leemans filmegileak

Itziar Leemans filmegilearen 2 film errakutsiak izan dira Donapaleuko Saint-Louis zine gelan, 2 filmek gai arrunt desberdinak dituzte baina ber helburu soziala et politikala dute.

Tortura orainaldian eta gorputzean itxuratu nahi izan du Itziar Leemans filmegileak
Itziar Leemans-en filmetik hartua izan den argazki bat
Irulegiko Irratia
2025/05/21 14:57

Ostegun honetan, arratseko 20:30etan, egilea Donapaleuko Saint Louis zine gelan izanen da bere filmetako 2 aurkezteko Amikuztarrer Euskaraldiaren kari. Itziar Leemans Lapurtarrak Kuban ikasi zuen zinema, zinema politikoari eta sozial arloari lotzen zitzaien eskola batean. Eta eragin zuen bere gaurko lan egiteko manera.

Alde batetik, “Ximinoa” filmean, klase menpekotasunaz, menpekotasun soziala eta kulturalaz ari da Donibandarra, bizi izan zuen esperientziatik abiatuz. Umezaina bilakatzen den neska gazte batek klase sozialen arteko harreman bortitzak deskubritzen ditu, baita bere euskal nortasunaren folklorizazioa ere. Euskaldunek bizitzen duten arrazismo arrunta agerian ezari nahi izan du bere lanean, usu piztitzat hartuak izan direla azpimarratuz.  

Olatuak filmean, gai arrunt desberdina, baina ber helburu politiko eta soziala erakusten ditu artistak. Dokumental horrendako, dantza terapia plantan ezarri du, Lorea Mentaberri terapeutarekin, tortura pairatu zuten emazteen laguntzeko. Bi xede nagusirekin ibiltzen zen. Lehenik, tortura aipatzea orainaldian. Lapurtarraren arabera, torturak egun ere eraginak baititu biktimen bizian. Bigarrenik, tortura initimitatetik aipatu nahi zuen, gorputzetik. Itziar Leemansen arabera, gorputzak berak baldin badu tortura bizitu, sendatzea gorputzaren bidez pasatu behar da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu