(Baxe Nafarroa)

Tradiziozko produktuetan garatzen ari den mundializaziotik at egoiten da Donquichosse enpresa

Nahiz eta teknikak aldatu eta tresnatu, espartinak sortzen dituen Donquichosse enpresaren filosofia ez da aldatzen. Maulen, Baionan, Ortzaizen eta interneten saltzen baldin badituzte haien espartinak, ekoizpena osoki Xiberoan egiten da.

Tradiziozko produktuetan garatzen ari den mundializaziotik at egoiten da Donquichosse enpresa
Segida badu Donquichosse enpresak, bere espartinen ekoizpenaren segurtatzeko. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/05/09 19:40

Ortzaizen ginen maiatzaren 3an, Ortzaizeko ate idekien kari. Xiberoako Donquichosse enpresaren saltegira joan gira, Timote langilearen ezagutzaren egitera. 

Badira urteak Donquichossek espartinak sortzen dituela, eta nahiz eta teknikak aldatu eta tresnatu, haien filosofia ez da aldatzen. Maulen, Baionan, Ortzaizen eta interneten saltzen baldin badituzte haien espartinak, ekoizpena Xiberoan egiten da, zerotik bukaera arte. Komertzio honetan geroz eta arraroago den praktika hortaz mintzatu gira Timoterekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu