Ttutturru Trailen 17. edizioa: Elorri Arangoits eta David García Aparicio nagusitu dira

Ttutturru Trailen 17. edizioa buruilaren 19an iragan da Hergarain. Lasterka nahiz oinez egiteko hainbat ibilbiderekin. 43 kilometroko maratoian, Elorri Arangoits izan da emazteetan lehena, eta David García Aparicio gizonetan.

Ttutturru Trailen 17. edizioa: Elorri Arangoits eta David García Aparicio nagusitu dira
Ttutturru trailen 17. edizioa. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2026/09/19 19:36

Mendiben abiatu eta helmugaratu dira parte-hartzaileak. Aurtengo edizioan hiru lasterketa nagusi izan dira: 43 kilometroko maratoia, 23 kilometroko maratoi erdia eta haurrentzat kilometro bateko lasterkaldia. Horiez gain, 12, 21 eta 32 kilometroko hiru ibilaldi ere proposatu dituzte antolatzaileek.

Elorri Arangoits eta David García Aparicio nagusi maratoian

43 kilometroko maratoiak 3.269 metroko desnibela zuen. Ibilbide teknikoak Behorlegi Ttutturru, Mendibel eta Okabe kaskoetarik pasarazi ditu lasterkariak.
Laurèn Triadou, Elorri Arangoits eta Hélène Frouin. IRULEGIKO IRRATIA

Emazteetan, Elorri Arangoits izan da lehena, 6:26:30eko denborarekin. Laurèn Triadou bigarren sailkatu da, 6:30:27ko denborarekin, eta Hélène Frouin hirugarren, 7:10:02ko denborarekin.
Dimitri Cazaux, David Garcia Aparicio eta Jean Laxague. IRULEGIKO IRRATIA

Gizonetan, David García Aparicio nagusitu da, 5:27:35eko denborarekin. Dimitri Cazaux baionarra bigarren izan da, 5:29:44ko denborarekin, eta Jean Laxague mithiriñarra hirugarren, 5:42:17ko denborarekin.

Benoit Semerena eta Ihintza Larralde maratoi erdian

23 kilometroko maratoi erdiak 1.650 metroko desnibela zuen.
Maite Casiriain, Ihintza Larralde eta Elena Etchemendy. IRULEGIKO IRRATIA

Emazteetan, Ainhoako Ihintza Larralde arribatu da lehena, 2:55:17ko denborarekin. Maite Casiriain ortzaiztarra bigarren sailkatu da, 2:56:14ko denborarekin, eta Elena Etchemendy hirugarren, 3:02:26ko denborarekin. Biak Euskal Raid klubekoak dira.
Hugo Warin, Benoit Semerena eta Florian Mounolou. IRULEGIKO IRRATIA

Gizonetan, Benoit Semerena baigorriarra izan da lehena, 2:18:06ko denborarekin. Hugo Warin bigarren sailkatu da, 2:23:44ko denborarekin, eta Florian Mounolou senpertarra hirugarren, 2:26:41eko denborarekin.

Hergaraiko lehen sailkatuak ere saritu dituzte

Maratoi erdian, Hergarai ibarreko parte-hartzaileen artean ere sailkapen berezia egin dute.
Emilie Van Haaren, Lore Tafernaberry eta Haize Unhassociscay-Darrigade. IRULEGIKO IRRATIA

Emazteen artean, Lore Tafernaberry duzunariztarra izan da ibarreko lehena, 4:05:46ko denborarekin. Lekunberriko Emilie Van Haaren bigarren izan da, 4:18:23ko denborarekin, eta Behorlegiko Haize Unhassobiscay-Darrigade hirugarren, 5:10:03ko denborarekin.
Mikel Ibañez eta Marc Etcheverry. IRULEGIKO IRRATIA

Gizonetan, Mikel Ibañez behorlegitarra izan da lehena, 3:37:28ko denborarekin. Ahatsako Xan Luro bigarren sailkatu da, 3:39:58ko denborarekin, eta Marc Etcheverry mendibearra hirugarren, 4:05:15eko denborarekin. Emaitza guziak hemen ikusgai.

Interesgarri izanen zaizu