Eliza ondoan, isla parkean aurkituko da epizeria. Bitartekaririk gabe, kalitateko eta egin ahala hurbileko ekoizpen desberdinak proposatuko dira, prezio onean.
Badu orai urte bat Baigorriko AMAP-etik taldetxo bat lanean ari dela epizeria hunen proiektua bultzatzen. Ideia da AMAP-a atxikitzea, baina AMAP-ean aurkitzen ez diren produktuak proposatzea.
Gaur egun, lokala atxemana dute, eta obretan dira epizeria instalatzeko, Baigorriko isla parke ondoko lehengo epizeria xahar batean, azken 20 urte hauetan zerratua zena. Izena ere atxemana, Baigorrikoop deituko da epizeria parte hartzailea.
Eta orai ari dira ikusten zer ekoizpen proposatu, adibidez esnekiak, haragi feskoa, Pasaia-ko arrain freskoa ere, edo Nafarroatik irrisa, dilistak, garbantzoak, oliba oligoa, almendrak.... erosleen galdeen arabera osatuz joanen dira.
Erran bezala Baigorrikoop uda aitzin idekiko da, eta abiatze hortan nahi lituzkete 80bat erosle ukan. Interesatua denak mail bat igortzen ahal du baigorrikoop@gmail.com-era