Udako lehiaketen denboraldian murgildu da Garaz'igeri igeriketa kluba

Udako lehiaketak hasi ditu Garaz'igeri klubak, eta igerilariak udan guzian barna lehiatuko dira ondoko saioetara sailkatzeko.

Udako lehiaketen denboraldian murgildu da Garaz'igeri igeriketa kluba
Garaz'igeriko igerilariak
Erredakzioa
2026/07/17 10:21

Maulen jokatzekoa zuten lehen lehiaketa beroteagatik ezeztatu bazieten ere, Serres Castet hirian iragan lehen frogarekin hasiera eman zioten udako denboraldiari.

 

Bi lehiaketa ezberdinetan parte hartzen dute Garaz'igeri klubeko igerilariek. Batetik, Frantziakoa, asteburuetan iragaten dena eta zeinetan Donapaulekoekin zein Hazparnekoekin elkarturik lehiatzen duten. Besteik, Euskal Herri mailako txapelketan parte hartzen dute, kasu horretan, Garaz'igerikoak bakarrik. Ondotik, emaitzen arabera jakinen dute aitzina egiteko aukera izanen duten ala ez.

 

Garaziko igerilekuak, gainera, bi lehiaketa-froga harreratuko ditu. Lehena uztailaren 15ean izanen da, eta bigarrena, kluben arteko txapelketa, uztailaren 25ean eta 26an.

 

Hala ere, Garaz'igerin dena ez da lehia. Klubak lau igeri-estiloak irakasteko ikastaroak ere eskaintzen baititu, eta, aurtengo berritasuna da eskaintza hori ez dela haurrei bakarrik zuzendua, helduek ere parte hartzeko aukera baitute.

 

Interesgarri izanen zaizu