Uharte-Garazi (Baxe Nafarroa)

Uharte Garaziko Familles Rurales Guzientzat egiturak jarduera berriak proposatzen ditu

Uharte Garaziko Familles Rurales Guzientzat elkarteak adin guzietako herritarrentzat jarduerak eta zerbitzuak proposatzen ditu sartze huntan ere.

Uharte Garaziko Familles Rurales Guzientzat egiturak jarduera berriak proposatzen ditu
Familles rurales guzientzat elkarteko kideak. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/09 11:02

Uharte Garazin den Familles Rurales Guzientzat elkarteak 2016az geroztik Garazi eta Baigorriko familiei eta adin guzietako herritarrei laguntza eta jarduerak eskaintzen dizkie. Sartze huntan ere, haurrak, gazteak, gurasoak eta adinekoak elgarren artean biltzeko ekintzak antolatu ditu.

Elkartearen helburua da familien egunerokoa laguntzea, baina baita adin ezberdinetakoen arteko harremanak sustatzea ere. Gurasoentzat, egunerokoan laguntza eta aholkuak atxemateko ekintzak izanen dira. Gazteei, aldiz, elkartzeko, ikasteko eta aisialdiaz gozatzeko parada eskainiko zaie.

Jarduera anitz sartze huntan

Astean zehar hainbat hitzordu proposatzen ditu elkarteak. Asteazkenetan, kirol egokitua eta frantses kurtsoak izanen dira; ostegunetan ere frantses kurtsoak eginen dira.

Ostiraletan, kantu tailerra eta familientzat bitartekaritza izanen dira. Larunbatetan, berriz, trikotatze tailerra antolatuko dute. Gazte taldeak hilabetean behin elkartuko dira.

Horiez gain, administrazio sailean laguntza behar dutenek ere elkartearen zerbitzuetara hurbiltzen ahalko dira. Baratze partekatuaren aukera ere aipatzen du Familles Rurales Guzientzat-ek. Jarduera eta hitzordu guzien plangintza elkartearen sare sozialetan aurki daiteke.

Animatzaile baten bila

Bestalde, Familles Rurales Guzientzat-ek langile animatzaile baten bila dihardu. Denbora osoko lanpostua da, elkartearen jardueretan eta proiektuetan parte hartzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, 07 65 18 44 90 telefonora deitu daiteke.

Interesgarri izanen zaizu