Martxoa hastapenean edekiz geroztik, tai gabeko pasaia badu. Haur eta nerabeendako jantzi eta osagarriak ditu batez ere, baina ez bakarrik: adin orotako opari-ideiak ez baitira eskas han. Apirilaren 4an, arroltze-bilketa kari, bisitatzen ahalko da.
Haur eta nerabeendako jantziak ditu saltzen Mirentxu Xohobigaratek UMEA dendan Donapaleun. Baina ez bakarrik, L izarira arteko arropak ere baititu helduendako, eta, oparitarako zernahi gauza: jokoak, lurrin onak, ereiteko haziak, eskulanetan aritzeko puskak, zapata-pare zenbait, katiluak, edergailuak, galtzerdiak, gurdak...
Martxoaren 4an zabaldu zuenez geroztik gaitzeko arrakastu du dendak, "beti baita pasaia", kontatu du Xohobigaratek. Dendaren ezaugarrietako bat da zentzuzko prezioak direla, nerabe eta haurrak haien sariekin erosteko heinekoa.
Mirentxu Xohobigarat orain arte haurtzaina zen, baina, hainbat urteren ondotik, aldatzeko enbeia zuela.
Azkenik, jakin apirilaren 4an Amikuzeko eta Oztibarreko merkatarien batasunak arroltze-bilketa antolatua duela, beraz, izena ematera gomitatzen du Xohobigaratek, parada izanen baita UMEA denda bisitatzeko.