Urepele (Baxe Nafarroa)

Urepeleko marka, laborantxa munduaren aspaldiko ohidura

Ohiduraren arabera, maiatza hondarrean, Aldudeko ibarreko laborariek behiak Sorogaineko bazketara igortzen dituzte. Erroko ibarrak kudatzen duen eremu huntan sartzeko, Urepelen behiak Valle de Erro ageria bizkarrean burdin gorriz markatuak dira.

Urepeleko marka, laborantxa munduaren aspaldiko ohidura
Urepeleko marka 2025eko maiatzaren 24an. IRULEGIKO IRRATIA
Artzen Letona
2025/05/25 10:16

Urtero bezala, maiatz hondarrean, Baigorriko ibarreko artzainek behiak Sorogaineko bazkalekuetara eramaten dituzte. Ohitura hunek mende luzeetako historia du, eta gaur egun oraindik bizirik dirau.

Maiatzaren 24an, larunbatez, Urepelen egin zen marka. Egun horretan, Erroko ibarrak kudeatzen duen Sorogaingo eremuan sartzeko, Urepelen behiak bizkarrean burdin gorriz markatzen dira. VE hizkiak markatzen dira Valle de Erro, marka horri esker, bereizten dira Erroko lurretan ibiltzen diren behiak.
Mendeetako ituna eta gaur egungo praktika

1856an Frantziako eta Espainiako estatuen arteko muga ofizialki ezarri ondoren, Baigorriko ibarrak Sorogaingo larreetan bazkatzeko eskubidea atxiki zuen, ordainsari baten truke. Gaur egun, behi bakoitzeko 71 euro ordaintzen da, eta horietatik 40 euro Baigorriko ibarreko mendi sindikatuak bere gain hartzen ditu.

Baigorriko mendi sintukatua zortzi herrik osatzen duten arren, gaur egun Baigorri, Banka, Aldude eta Urepeletik etorritako laborariek dute markan parte hartzen. «Behien kopurua gutxitu da azken urteetan, baina marka hau ezinbestekoa da. Bortukarik eta artzaintzarik gabe, ez litzateke deuse geldituko gure ibarrean», adierazi du Michel Bidart mendi sindikatuko presidenteak. Sorogaineko 600 hektareako bazkalekuan aurten 140 behi egoenen dira.Marka baino gehiago

Eguna besta bihurtzen da hurbiltzen direnentzat, izan laborari, bisitari. Anitzetan inguruko herrietako jendea heldu da. Auritzeko hautetsi batek azpimarratu zuen: «Egun hau funtsezkoa da bi ibarren arteko loturak mantentzeko. Historia partekatu oso baten lekuko gara, eta egun hau horren erakusgarri da».

Urepelen, giroa ezin hobea izan zen. Inguruko jatetxeetan bazkaltzeko manerarekin, eta belaunaldi desberdinetako jendea bildu zen. «Egun hau guretzat beti da besta. Laborariak eta kabalak gutxitu dira, baina ezin dugu galdu hitzordu hau», azaldu zuen Xole Aire Urepeleko auzapezak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu