Gabadi (Baxe Nafarroa)

Urte hondarra biziki garai lanpetua da ostalariendako

Hondar momentuan bada ere, Gexi Thikoipek, gibelpenez, orain badaki, jendeak manatuko dizkiola apairuak urte bukaerako besta hauen karietara. Gozo Gose enpresaren bezero gehienak baxenabartarrak dira.

Urte hondarra biziki garai lanpetua da ostalariendako
Gexine Thikoipe, Gozo Gose enpresaren jabea, Donapaleuko merkatuan. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/12/24 07:00

Donapaleuko merkatuko ekoizleen artean erakusleiho xume batek sukaldaritza handia salatzen du: Gozo Gosek proposatzen baititu tokian tokiko mozkinekin kozinaturiko plater eta pintxoak.

Platen zerbitzua eta etxeetarat banaketa ere proposatzen ditu Ipar Euskal Herrian, nahiz eta, urte hondarreko bestendako ez dituen banaketak baizik segurtatuko.

Urte hondarra, garai zinez lanpetua du Gexi Tikoipek, duela bi hilabete prestatu duen menuen kartak arrakasta gaitza bildu du aurten ere, eta, aldi honetan ere, jendea hondar momentura arte beha egon da eskaerak egiteko. Orain badaki, Gexine Thikoipe ez da lehen bezain bat arranguratzen, azken azken unera arte ez baditu manaketak ukaiten, beti heltzen baitzaizkio eta aitzinikusia zuen guzia aise despeditzen baitu.

Preseski, ez da oraino berantegi: abenduaren 26ra arte du jendeak urtatseko apairuen eskatzeko. Tripa-bestarako pintxoak proposatzen ditu menuan, bai ere, besteak beste, urzo-kumea.

Azpimarratzekoa da tokian tokiko ekoizleen mozkinak dituela baliatzen bere errezetetarako eta kalitate handikioak.

Interesgarri izanen zaizu