Domintxine (Baxe Nafarroa)

Urtebeteko arrakastaren ondotik, arno gorria gehituko dako bere eskaintzari Archelako etxaldeak

2021ean landatu zituen bere lehen mahatsondoak Romain Padillak Domintxineko Archelako etxaldean. Iaz lehen boteilak atera zituen, eta heldu diren egunetan 2025eko uzta boteilez ezarriko du. Arrakasta handia bilduta, bere proposamena garatzen doa.

Urtebeteko arrakastaren ondotik, arno gorria gehituko dako bere eskaintzari Archelako etxaldeak
Romain Padillak bere lehen mahatsondoak 2021ean landatu zituen. ARCHELAKO ETXALDEA
Xarlot Etxeberri
2026/04/22 11:35

2021ean landatu zituen bere lehen mahatsondoak Romain Padillak, Domintxineko Archelako etxaldean. Hiru hektareatan arno biologikoa ekoizten du. Orduan, Amikuzeko lehen mahastizain profesionala bilakatu zen. Iaz lehen uztak bildu eta lehen boteilak atera eta gero, arrakasta handia bildu zuen bezero eta kontsumitzaileengandik. Euskal Herri osoan bere bi arno beltzak eta arno xuria proposatzean hasi zen.

 

Geroztik bidea egin du mahastizainak. Heldu diren egunetan 2025eko uzta boteilez ezarriko du. Eta ohar onen ondotik, bere gama zabaltzea erabaki du, aurten arno gorri bat sortuz. Uda idor bat izan zen, baina udaberriko euri, tenpesta eta harriaren ondorioz, kalitatezko arnoa atera du, baina kantitate apalean.

 

Beste berrikuntza bat, etxaldeko bisitak. Mahastiak eta transformatzeko gunea deskubriarazteko plazera handia du Padillak. Horrez gain, lekuan berean saltzen ditu bere arnoak, eta etorkizunean dastatzeak plantatu nahiko lituzke.

Interesgarri izanen zaizu