Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Ortzaizen Urzaiz elkarteak kulturaldia antolatzen du urri osoan

Hirugarren aldikotz Orzaitzeko Urzaiz elkarteak kulturaldia antolatzen du. Aldi huntan, urri osoan izanen da eta ez udan aitzineko urteetan egin bezala. Zazpi hitzordu programatu dituzte.

Ortzaizen Urzaiz elkarteak kulturaldia antolatzen du urri osoan
Urzaiz elkarteko Maialen Çuburu eta Elena Casiriain. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2025/09/29 08:15

2019an sortu zuten Urzaiz elkartea, kabalkadaren antolatzeko Ortzaizen. Geroztik elkarteak segitzen du herrian animazio batzuren proposatzen. Horrela sortu zen duela bi urte kulturaldia. Aurten, erabaki dute hitzordu guzien programatzea hilabete batez larrazkenean.


Herrian euskal kulturaren biziarazteko xedea dute Urzaiz elkartekoek, eta hortako azpimarratu daukute zer inportantzia duten batez ere Menta liburutegiak eta Goicoechea poteriak. Lehena toki zentrala bilakatu da herrian azken urteetan, eta bigarrena artetan baliatzen dute.


Programazio aberatsa


Urri osoan, Urzaiz elkarteak ekitaldi andana bat antolatuko ditu. Hitzorduetaz gain, hilabete guzian Menta liburtegian Asier Gogortzaren "Leiho itsuak" argazki erakusketa ikusten ahalko da.


Urriaren 1a, asteazkena

Asier Gogortzaren 'Hariztia' liburuaren aurkezpena, 18:30etan, Menta liburutegian.


Urriaren 3a, ostirala

Maria Oses eta Idoia Asurmendiren "Munstroen bila: ohearen azpian aurkitutakoak" olerki musikatua, 19:00etan, Menta liburutegian.


Urriaren 10a, ostirala

Bertso afaria Patxi Iriart eta Andoni Egañarekin, 19:30etan, Etxeko borda ostatuan. Tokiak hartu bejar dira 06 73 82 72 51 telefonora deituz,  27 €-tan.


Urriaren 11a, ebiakoitza

ATX Teatroaren "Marmarra" antzerkia, 21:00etan, Goicoechea poterian.


Urriaren 12a, igandea

Amaren alabak eta Habia taldeen kontzertua, 17:00etan, Goicoechea poterian, 10 €-tan.


Urriaren 21a, asteartea

"Grufaloa" eta "Grufaloaren alaba" haurrendako filmak, 18:30etan, Menta liburutegian.


Urriaren 23a, osteguna

Myiriam Ayçaguerren "Ni nüzu" soinu dokumentala, 19:00etan, Menta liburutegian.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu