Hazparne (Lapurdi)

Xiberoko Kantalots taldeak “Aho Batez” kantaldia emanen du Hazparnen azaroaren 9an

Pastoraletako kantarien botza eta ohitura harrotzeko sortu den Xiberoko Kantalots taldeak “Aho Batez” izeneko kantaldia emanen du Hazparnen azaroaren 9an.

Kantalots kantore taldearen argazkia
Kantalots taldea. XIBEROKO BOTZA
Irulegiko Irratia
2025/11/07 18:23

Xiberoko Kantalots taldeak “Aho Batez” izeneko kantaldia eskainiko du azaroaren 9an, igandez, Hazparneko Bihotz Sakratua kaperan, 17:00etan. Ekimen hau Berritza kultur elkarteak jarri du abian, Claudine Arhancet gidari. “Aho Batez” ikusgarriaren helburua pastoraletako kantarien botza eta ohitura harrotzea da, euskal kantagintzaren tradizioari segida emanez.

Helburu horrekin sortu da Kantalots taldea, 30 kantariz osatua. Lehen emanaldia urriaren 10ean izan zen, Berritzaren bestaren karietara, Urdiñarben. Heldu diren hotzorduetan, azaroaren 9an Hazparnen eta azaroaren 21ean Mendikotako elizan ariko dira, 20:30etan. Urtea hondarreko, disko bat ere argitaratzekoa dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu