Bidarrai (Baxe Nafarroa)

Xilaba bertso xapelketako lehen finalerdia jokatuko da Baigorrin

Aitzineko faseetatik sailkatu diren sei bertsolariak aritu dira, Elixabet Etxandi, Haira Aizpurua, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Mizel Mateo eta Nahia Sasco ; Joana Itzaina ariko da gai-emaile lanetan.

Xilaba bertso xapelketako lehen finalerdia jokatuko da Baigorrin
Mizel Mateo bertsolaria - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/01/08 10:50

Finalerdiko bertsolarien artean, Mizel Mateo Bidarraitarra izanen da oholtza gainean. Bigarren aldia du Xilabako bakarkan parte hartzen duela, eta aitortu du bere lehen lehiaketatik hunarat denbora luzea pasa dela, eta lehen aldi horretatik eta gaur egun arte ondu dela.

Mizel Mateo kolegio garaian hasi zen bertsotan, eta orduko bertso-kideak izan zituen Eki Erremundegi, Karlos Aizpurua, Patxi Iriart eta Gillen Hiribarren. 10bat urtez egon da bertsuetatik pixka bat urrun ; eta gero berriz hasi.
Bideek bidea, gaur egun Xilaban da, eta hastapeneko bertso kide laukotearekin prestatu da Xilaba lehiaketarentzat. Ibilbide polita egiten ari da, lehen fasetik bigarrenerat sailkatu, eta orai finalerdian baita.

Orai arte saio desberdinetan entzun dituenen artean sorpresarik ukan duen galdegin dakogularik :“Ez dut sorpresarik ikusi; hor izan behar zirenak hor dira. Liderrek behar zen lana egin dute, eta finalerdietako sailkapena aski koherentea da”.

Finalerako pronostiko baten inguruan ere galdegin dakogu, eta haren erantzuna juntatu elkarrizketan entzun dezakezue.

 

Hurrengo hitzorduak

  • Lehen finalerdia: urtarrilaren 10ean, Baigorri, Plaza Xokon
    Parte-hartzaileak: Elixabet Etxandi, Haira Aizpurua, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe eta Nahia Sasco.

  • Bigarren finalerdia: urtarrilaren 17an, Bardozen
    Parte-hartzaileak: Aitor Servier, Irantzu Idoate, Karlos Aizpurua, Maddi Ane Txoperena, Patxi Iriart eta Ramuntxo Kristi.

  • Xilabako final handia: urtarrilaren 31an, Donibane Lohitzunen.

    Sartzeak aitzinetik erosteko, hemen klikatu

Interesgarri izanen zaizu