Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Yosseikan budo topaketak izanen dira azaroaren 30ean, Ortzaizen

Euskal Herriko yosseikan budo arte martzial eskolen arteko topaketak Ortzaizen eginen dituzte azaroaren 30ean. Adin ororendako hitzordua da. Desgaitasun mentalen bat dutenek ere parte hartuko dute.

Yosseikan budo topaketak izanen dira azaroaren 30ean, Ortzaizen
Yosseikan budo arte martziala praktikatzen duten ikasleak Amets elkarteko kide dira.
Ainize Madariaga
2025/11/27 08:00

Yosseikanbudo arte martzial eskola franko bada Euskal Herrian. Eskolak elkarren artean nahasteko topaketak antolatzen dituzte, preseski, 2025-2026 ikasturteko lehena heldu den igandean izanen da Ortzaizen (azaroaren 30an).

 

Arte martzialak lau borroka-mota baldin baditu ere, igandean bakarra landuko dute.

Adin orotako haur eta helduendako egokitua den kirola da. Desgaitasun mentalen bat duen jendeak ere parte hartuko du, haiek ere eskolen parte baitira.

 

Haatik, parte hartzeko, lizentziaduna izan behar da. Horiek hola, ez da ikasturtearen hastapenaren beha egon beharrik eskolaren batean izenaren emateko, noiznahi sartzen ahal da ikasle berri bat.

 

Informazio gehiago hemen.

Interesgarri izanen zaizu