Mendibe (Baxe Nafarroa)

«Zapa ta igan» bizikletaldiaren eguna, irailaren 12an Garazin

Garazi eta Munhoa ikastolako burasoek antolaturik, «Zapa eta igan» bizikletaldiaren eguna eginen da irailaren 12an. Lau ibilbide proposatuak dira, 34 eta 100 kilometro artekoak, talde giroan bazter ederrak ezagutzeko.

«Zapa ta igan» bizikletaldiaren eguna, irailaren 12an Garazin
Jeff Arrabit, Patxi Caliot ikastolako buraso antolatzaileak, Mila eta Uxue. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/10 10:47

Bizikletaldiaren abiatzeak Mendibetik eginen dira, 7:30etarik goiti. Bizikleta arruntarekin nahiz elektrikoarekin parte hartzeko parada izanen da, eta ibilbide guziak leku ederretarik pasatuko dira, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Lau ibilbide proposatuak

Parte hartzaileek lau ibilbideren artean hautatzen ahalko dute, norberaren mailaren eta gogoaren arabera:

  • Goxoan: 34 km eta 960 metroko goranzko desnibela.

  • Kokina: 47 km eta 1.420 metroko goranzko desnibela.

  • Koxkor: 72 km eta 2.120 metroko goranzko desnibela.

  • Aluxpet: 100 km eta 3.000 metroko goranzko desnibela.


Bideak seinalatuak izanen dira. Ibilaldian zehar, bi gune desberdinetan jateko eta edateko emanen dute ikastolako burasoek.

Izenak aitzinetik ematea gomendatua

Parte hartu nahi dutenek izena aitzinetik ematea gomendatua dute, Munhoa ikastolaren webgunearen bidez. Parte-hartzeak 22 euro kostako du.

Interesgarri izanen zaizu