Buruilaren 27an, igandearekin, Herrikoa eta Harreman dantza ikusgarriak emanen dituzte Donapaleuko Saint-Louis kultur gelan, 17:00etan. Bi ikuskizunetan Euskal Herriko eta beste lurralde batzuetako dantza tradizionalak izanen dira agerian.
Herrikoak fandango eta jotei lotutako dantza-istorioa aurkeztuko du, 11 emaztek eta 11 gizonek osatuta taldearekin. Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Boliviako dantzak, baita sorkuntza batzuk ere, eskainiko dituzte.
Harremanen, aldiz, Zarena Zarelako taldeko dantzari ohiek hartuko dute parte. Hogei dantzarik Euskal Herriko errepertorioko hainbat dantza emanen dituzte, tartean braile xiberotarra eta Bizkaiko jota. tTaldeko bost musikarik lagunduko dituzte.