Oztibarreko Eguna antolatzen duen elkarteak argazki lehiaketa bat abiatu berri du. Aurtengo gaia honakoa da: “Zer da xuretzat Oztibarre?”
Oztibarreko Eguna, usaian bezala, agorrilaren 15ean eginen da aurten ere. Izura eta Donaixtiren ondotik, aurten Jutsin ospatuko da.
Egun horretan, ohiko merkatuaz gain, animazioak, kabala erakusketa, jan-edanak eta beste hainbat ekitaldi izanen dira. Berritasunen artean, aurten argazki erakusketa bat ere proposatuko da. Horretarako, maiatz huntan argazki lehiaketa antolatu da, lema honekin: “Zer da Oztibarre xuretzat?”
Gai hau bi ikuspegitatik landuko da: haurrena eta helduena. Oztibarreko eskoletako haurrek marrazkien bidez adieraziko dute zer den Oztibarre haientzat.
Helduentzat, berriz, argazki lehiaketa antolatu da. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkez dezake. Argazkiak berantenaz maiatzaren 25a baino lehen igorri behar dira, helbide huntara: oztibarrekoeguna@gmail.com