Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Zeramika merkatua antolatzen da maiatzaren 2 eta 3an Donibane Garaziko merkatu estalian

33 zeramika egile hor izanen dira, eta hautu handia proposatuko dute.

Zeramika merkatua antolatzen da maiatzaren 2 eta 3an Donibane Garaziko merkatu estalian
Xantiana Bizkai eta Paul Karrikirri antolatzaileak - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/04/30 13:16

Hunen antolatzaile dira Lekunberrin lurrezko eltze eta baserak egiten dituen Paul Karrikirri eta Xantiana Bizkai. 4garren aldikotz antolatzen da merkatu hau eta teknika eta objektu ezberdinak baliatzen dituzten  33 zeramika egile gomitatu dituzte. Baserak, untziak, apaingarriak, kolore ainitzetakoak edo ez, pettenttak, kanpoko edo barneko, denetzat izanen da gustukoa den zerbait.

Bi egunez eskulangintzan artzeko atelierrak proposatuko dira haur eta helduentzat, desafioak ere antolatuko dira zeramika egileen artean, hala nola pieza bat itzuli eta egin ahala gora egin hautsi gabe, edo begiak tapaturik.... Zozketa bat ere izanen da bisitari guzien artean zeramika eder baten irabazteko, kafe xoko bat Bunuzeko Aupak atxikiko duena, garagardo edateko xoko bat Donibane Garaziko Charloteniak atxikiko duena, Etorbide elkarteak taloak eginen ditu, Miren Harinordokik izozkiak.....

Interesgarri izanen zaizu