Anhauze (Baxe Nafarroa)

Zerrenda berria Anhauzeko herriko bozetan

Anhauzeko herriko bozetan oraiko zerrendako guziek utzi dute eta lista berri bat abiatzen da. Adin eta ingurumen desberdinetako jendea biltzen da Anhauze zuen alde zerrendan eta herrian giro federazailea sustatu nahi du

Zerrenda berria Anhauzeko herriko bozetan
Nadia Ansolabehere Anhauze zuen alde zerrendako kidea
Marie Agnes Gorostiague
2026/02/12 11:00

Herriko bozen berri jakiteko itzulia egitean Anhauzeko herriari interesatu gira.

 380bat biztanleko herrian 2014tik hunat karguan zen André Changalak eta bere ekipa osoak tokia utziko dute martxoan.

 Herria ez da hautagai gabe izanen zeren Patrick Elizondok eta Nadia Ansolabeherek muntatu baitute lista berri bat. Patrick Elizondo izanen da zerrenda buru, 6 gizon eta 5 emazte izanen dira. Nadia Ansolabeherek bere burua presentatzeko arrazoinak eman dauzkigu.

Interesgarri izanen zaizu