Donazaharre (Baxe Nafarroa)

Zirko atelierrak euskaraz Donazaharren, urriaren 21etik goiti

"Donazaharren Euskaraz" taldea da atelier hauen antolatzailea; taldea duela urtea sortu zen euskara bultzatzeko Donazaharren.

Zirko atelierrak euskaraz Donazaharren, urriaren 21etik goiti
Donazaharren euskaraz taldeko Julie Pons. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/10/20 10:46

Urte batez hainbat gauza antolatu ditu Donazaharren euskaraz taldeak, adin tarte guzientzat: yoseikan budo, dantza ikastaldi, gaubeila... Eta urri-azaroko opor garai huntan, haurrentzat zirko ikastaldia Ziliportaka taldearekin.

Donazaharreko mizpira gelan, lau egunez atelierrak bi adin-tartetan banatuko dira:

  • 4-6 urteko haurrak: 35 euro

  • 7-12 urteko haurrak: 50 euro

Saioak arratsaldeetan iraganen dira. Izena emateko, jarri harremanetan:

Opor hauetatik landa, beste atelierren antolatzeko ideian hartzaile dira. Bereziki aurten, aski hartuak baitira: "Kontrapas" ikusgarria prestatzen ari baitira Donazaharren. Ikusgarri hunek Donazahartar gehienak mobilizatzen ditu, ikusgarria haundia izanen baita, dantza antzerki eta kantuarekin, heldu den urteko uztail hondarrean emanen dena.

Interesgarri izanen zaizu