Mathilde Morières dokumental egileak Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko egoerak ikertu ditu etxebizitzaren krisiari, krisi ekologikoari eta sozialari dagokielarik.
Begiratu du etxebizitzen espekulazioaren kontrako eta lurraren defentsaren aldeko borrokak nolakoak diren, Ostia edo Alda bezalako elkarteek zer nolako lana egiten duten eta nolako erantzunak ekartzen dizkieten jendartearen beharrei kasu eginez, baina aldi berean lurra defendatuz.
Hari beretik, arkitekturak zer nolako laguntza ekar dezakeen aitzinera eman du Morièresek, konparazione, gaztelu zahar batean nola eraiki etxebizitzak gaztelua bera desegin gabe, edo, eraikin industrial batean...
FIlma hedatzen hasi dira Ipar Euskal Herriko zinemetan. Informazio haboro, HEMEN.