Serge Labescau

·

Musika-eskola-koordinatzailea

«Arras kontent gira ikasleen enbeia eta galdea handia baita musika ikasi eta partekatzeko»

Arras kontent gira ikasleen enbeia eta galdea handia baita musika ikasi eta partekatzeko
Amikuze eta Iholdi-Oztibarreko musika eskolako eskusoinu ikasleak. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/09/29 08:15

2025-2026ko sartzea egin berri du Amikuzeko eta Iholdi-Oztibarreko musika-eskolak. Klase gehienak beteak baldin badira ere, oraino leku bakan zenbait gelditzen da oraino izenik eman ez dutenendako. Serge Labesko koordinatzaileak azpimarratu du ez dela adinik musikan trebatzeko, eskolak 7/8tik goitiko ikasleak hartzen ditu, baina tresnarik sekulan jo ez duten helduendako ere bortak zabalik ditu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu