Naroa, Markel, Maider eta Izaro

·

Sopelako ikastolako ikasleak

«Besteak lehen hitza nola egiten duen, arabera mintzo gara euskaraz edo espainolez»

Besteak lehen hitza nola egiten duen, arabera mintzo gara euskaraz edo espainolez
Markel, Naroa, Izaro eta Maider, Sopelako ikastolako ikasleak. IRULEGIKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/03/27 06:00

Naroa, Markel, Maider eta Izaro Sopelako ikastolako ikasleak dira, eta, egun batzuk iragan dituzte Nafarroa Beherean. Baliatu dira Irulegiko irratiko estudioen bisitatzeko. Hogeita bost bat ikasle baziren ere, haietako lauk dute mikroa hartu.

Aurkeztu digute Sopela, 15 000 biztanle dituen herria, BIzkaia kostaldean. Surfean aritzea gauza arrunta da haiendako, bai ere gaztetxean kontzertuak entzutera joatea.

Donibane Garazi izugarri maitatu dute, batzuendako lehentze zen. Galdegin diegularik euskara entzun dutenez karriketan, erran digute baietz, eta, jende gutiago bizi denez, funtsean, dena konta, berdintsu entzuten dela euskara.

Haietako batzuk euskara ikastolan dute ikasi, eta ikastolan dute baliatzen, karrikan, nola gerta: parekoak zein lengoaian egiten duten lehen hitza, orduan, haiek araberan ihardetsiko dutela, euskaraz edo espainolez.

Sare sozialak, haatik, kasik osoki espainolez erabiltzen dituzte, eta, aitortu dute, badela hor zer egin, mundu horren euskalduntzeko, euskarazko materialez elikatzeko.

Interesgarri izanen zaizu