Badu hamarkadak muntatu zirela isurgi eremuek haien sindikatua zutela haien garbitzeko. Lapiotze errekako (Amikuzen) isurgi-eremua zen bakarra sindikaturik gabekoa. EUskal Hirigune Elkargoa sortuz geroztik, duela bederatzi urte, hark ditu hartu isurgi-eremuen garbiketa-ardurak.
Horregatik, orain da hasi Amikuzeko erreken garbitzen, gune lanjerosetatik abiatuz: Lapiotze erreka poxi bat lehenik, duela bizpahiru urte, aldi honetan, berriz, Behotegiko errekatik Amenduzeko eiheraraino ari dira. Xedea delarik uholdeen prebentzioa egitea, baina ez nolanahika.