Joan den ostegunean bildu da Donapaleuko herriko etxeko biltzarra (2025-10-16), aipagai franko bazuten, besteak beste, Seaskaren bigarren lizeoaren kokagunea. Engoitik, bozkatua dute. Bai ere, merkatu estaliko arra-berritze obrak.
Gai aise gehiago ere landu dituzte, konparazione, Seaskaren bigarren lizeoaren ondoan kokatuko litzatekeen harrera-gunea, gurasoek beraien gain hartu ezin dituzten haurrideak elkarrengandik bereiz ez daitezen.