Bulego talde azkoitiarra 2019an sortu zen haiek miresten dituzten talde anglosaxoien musika, estrategia eta estetika Euskal Herrirat ekartzeko.
Harez geroztik, bortz disko karrikaratu ditu. Euskal Herriko plaza gehienetan aritu da, nazioartean ere bai, arrakastaz arrakasta. Betiere ideia "argi" bat garraiatzen du: "musikaren bitartez bakoitzari bere bidea eraiki eta gozatzeko gonbidapena egitea, bizitza bere erpin, gorabehera, gailur eta lautadekin sentituz".
Alta, orain, pausa baten egitea deliberatu du, hain justu ere, eman duen guziaren gainetik, "onena" oraino eman gabe duela sintsia baita.
Hala kontatu du Tomas Lizarazu kantariak.