Amikuzeko Sokorri Katolikoaren egoitzak ez du bakarrik denda bat izan nahi, baizik eta "elkarren partekatzeko gune bat beraien beharrentan". Ohartu baitira jende franko, sustut adinetakoak, bakartasunean bizi direla eta on egiten duela elkarren berri emateak eta hartzeak. Horren egiteko gunea izan dadin nahi dute, beraz, Amikuzeko sokorri katolikoko egoitza.
Elekatzera joan nahi duenarendako bortak zabalik dira astearteetan eta ostiraletan; dendan zer baden ikustezaz gain, kafe sorta baten inguruan batzarri ona eginen diote. Gainera, administrazioko paper zenbait egiteko laguntza ere ukan dezake jendeak.
Obrak bururatu berri, laguntzaile-sarea ere zaharberritu nahi luke. Dendaren biziarazteko laguntza beharretan dira, alabaina, jendeak eskaintzak egiten dituelarik, arropak eta puskak sailkatu behar baitira eta horrek lan handia galdegiten baitu.