Hiru egunez ibili dira Hego Euskal Herrian Donapaleuko Jean Errekart lizeoko ikasle zenbait, jakitateak trukatzeko. Xuxen errateko, Errekart lizeoko BTS saileko Bioqualim eta merkataritza-teknikoko ikasleak dira han izan.
Urduñako (Bizkaia) Belardi elkarteari sustengua erakutsi diote, zeinak bere baitan biltzen baititu 35 bat haragi- ekoizle. Haien arteko harremana abiatu zen duela urte zenbait, bizkaitarrek ezagutu nahi izan baitzuten Errekart lizeoko PFT2ko ikasleek zein teknika baliatzen duten haragi-kontserben egiteko.
Urduñako bisitaz gain, Bilboko Guggenheim museoa bisitatu dute, bai ere Donostiako Basque Culinary sukaldaritza-eskola.