Gisèle Montaut idazleak 26 emazteren potretak bildu ditu Féminins plurielles liburuan. Orotarikoak dira, jatorri askotakoak eta denetariko ofiziotan ibilitakoak, baina Biarnoak ditu denak lotzen.
Gisèle Montaut bera 20 urtez bizi izan da Amikuzen eta liburua aurkeztuko du urriaren 12an Donapaleuko Bideak kulturetxean.
Aurkezpenean, Gisèle Montaut idazleak libururat ekarri dituen bi emazte edo haien senideak hor izanen dira: Isabelle Iturburu kazetariaren aita, Arbotikoa, eta baita ere, Annie Roth Calandreten sortzailea.