Fanny Marmayou

·

Antzerkilaria eta dantzaria

«Ene ikasleei usu galdetzen diet: "Zerk mugiarazten zaitu?" Ez: "Zer nahi duzu?"»

Ene ikasleei usu galdetzen diet: "Zerk mugiarazten zaitu?" Ez: "Zer nahi duzu?"
Fanny Marmayou batcharte dantza konpainiako zuzendaria. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/09/25 11:47

Fanny Marmayou antzerkilari eta dantzari profesionalak dantza garaikide eta antzerki kurtsoak proposatu ditu Heletan eta Donapaleun. Haur eta helduei zuzenduak dira, oraino bada izena emateko parada.

Dantza ibilbide luzerako mentura zuen Ameriketako Estatu Batuetan, baina, inmigrazio departamentuak bortak zerratu zizkion. Hala, Euskal Herrirat itzuli da eta bere konpainia zutitu du: Batcharte Dantza.
Dantza garaikidea eta antzerkia lotzen dituena gorputza da, eta Fanny Marmayouk egiten duena da ikasleei haien baitako dantzari eta antzerkilaria jalgiarazteko tresnak eskaintzea. Bere erranetan, gutariko bakoitzak du bere baitako dantzari eta antzerkilaria, bakarra munduan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu