Mikel Epalza

·

Marinelen omonierra

«Liburuan ez da apeza nagusi, baizik eta bide berriak lortzeko marinelekin bat egiten duena»

Liburuan ez da apeza nagusi, baizik eta bide berriak lortzeko marinelekin bat egiten duena
Mikel Epalza, Zokoako marinelen omonierra. PATXI BELZAIZ
Ainize Madariaga
2026/04/10 09:55

Mikel Epalza Zokoako marinelen omonierrak mintzaldia emanen du apirilaren 11an, 10:30etan, Donapaleuko Touza etxean, Gizatasun arrantzale liburuaz, Euskaltzaleen Biltzarrak antolaturik.

Coline Renault kazetari frantsesarekin batean idatzia du liburua frantsesez, eta, euskararat ekarri dute. Berez, Epalzak ez zuen aitzin-ikusia liburu baten argitaratzea, baina argitaletxeak proposatu ziolarik onartu zuen. Itsas jendearen nortasuna nahi izan du hor agertarazi, marinelen bizia itsasoan.
Itsasoko urez, indarrez, izarrez eta izardiez mintzo da liburua.

Hasteko, Epalzaren aburuz, apeza izatea ez da norberarendako egiten, baizik eta bertzeenganako misio batekin. Azpimarratu du ape egiten dutela jendeek, eta marininelen apeza izateko, begi bistakoa izan zaio itsasoratzea haiekin batean. Itsasorat zoazelarik hola duzulako ikasten zer den egiazko itsasoko egiazko bizia, itsasoko printze eta errege gisa ikusten ditu egiazko itsas gizonak. Jakin behar baita egoten eta irauten, esperantza atxikitzen.

Marinelen omonier gisa, Mikel Epalzak anitz eman die marinelei eta haien senideei. Itsasoak ekarri gertakari anitz besarkatu ditu Epalzak, marinel guziak lagunzen entseatu da, elkartasun handiz. Marinelez gain, haien bikotekideak ere lagundu ditu: "Rol handi bat dute emazteek, gizona itsasoan delarik badute ardura handia, haiek baitira etxeko aita eta ama".

Bere lan handietako bat ere izan du itsasoko alargunen laguntzea, saretu ditu euskal kostako eta urrunagoko alargunak, bakardadea gainditzeko: "Ez dira bakarrik beltzez beztituak, erresignatuak, itsasoak irensten dituzen gizonak, baizik eta ere badituztela ere bizitzeko koloreak, ortzadarren koloreak beraien tokia dutela aldatzeko beraien bizitza, alaitasun gehiago emanez-eta..."

Gazteekin ere lan handia eginikoa da Mikel Epalza, betiere, itsasoari lotuz.

Gizatasun bat ageri da beraz Gizatasun arrantzale liburuan, apeza nagusi izan gabe, baina marinelekin bat egiten duen hori, lortzeko bide berri batzuk.

Interesgarri izanen zaizu