Maritxu Etcheverry arte historialaria

·

“Trésors de l’art romain”

«Errebelazio bat ukan nuen ikasketetan, erdi aroko arkitekturaz ukan nuen kurtso baten ondotik»

Errebelazio bat ukan nuen ikasketetan, erdi aroko arkitekturaz ukan nuen kurtso baten ondotik
Maritxu Etcheverry arte historialaria - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/23 11:14

Maritxu Etcheverry amikuztarra, arte histolaria da, master-a Pauen pasatu zuen, tesia berriz Toulouse-n. Gaur egun Baionako museoan ari da lanean ;


Maritxu Etcheverrik bere ikasketen baitan, Ipar Euskal Herriko erdi aroko eraikin eta monumentuetaz ainitz ikertu du. Informazio hori armairu xoko batean atxikitzeko ordez, erabaki zuen liburu batean plazaratzea. 2019an, Kilika argitaletxea-rekin, “Ipar euskal herriko arte erromanikoen altxorrak” edo “trésors de l’art romain” gida liburua plazaratu zuen.

Gida huntan etapa ainitzetako 5 ibilbide aurkitzen dira, ibilbide bakotxean aurkitzen diren erdi aroko eraikuntzetaz xehetasun guziak idatziak direlarik gidan, argazki eta karta batzuekin. Ibilbide bat Xiberua Basaburuan, beste bat pettarrean, 3garren bat Aturri ibaia segituz, 4garren bat Baxe Nafarroan eta azkena bortuetan gaindi.


Hemengo xoko eta erromaniko eraikinetaz gehiago jakiteko, denentzat molde eskuragarrian, gida ezin hobea da.

Interesgarri izanen zaizu